Gure ikaslea den Maialen Fernandez Extremok lehen saria jaso du Dbus-ek antolatu duen haurren marrazki lehiaketaren 16. edizioan.

Autobusean bertan izan zuen txapelketa honen berri, izen-ematearen epea betetzeko hiru egun besterik ez falta zirenean. Hori ordea ez zen arazoa izan gure Maialenentzat, buru-belarri lanean jarri eta marrazkia garaiz entregatzea lortu zuen. 

Ez zuen espero ordea lehen saria irabaztea. Donostiako Aquariumean egin zen sari banaketara deitua izan zen, lehen hamar lanen artean zegoela abisaturik. Bikaina ezuztekoa, lehen postuan hautatua izan zela jakitean. 

Egindako marrazkia, gabonetako bolatxo bat da barruan Donostiako dbus autobus bat duelarik, ederra benetan.

 

Zorionak Maialen!

 

 

 

Cookien erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu hemen gure cookien politika ezagutzeko. Aukeratuta dauden Cookie motak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta edo haien erabilera konfiguratu/baztertu Cookie mota bakoitzaren gelaxka aukeratuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak