COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Martxoan sartzearekin batera, beste lanbide bat errekonozitu nahi dugu #EmakumeEredugarrienErronka-ren baitan: bertsolaria. Horixe baita urtarriletik martxan den erronkaren helburua, hainbat lanbidetako emakumeak errekonozitzea. 

 

 

Horrez gain, nazioartean ezaguna den Euskal Herriko emakume bat ezagutuko dugu hilero, martxoan, Maialen Lujanbio bertsolaria. Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumea: 2009an irabazi zuen lehenengoz, eta 2017an berriro. Hortaz gain txapeldunorde izan zen 2001ean eta 2013an eta 1997tik beti sailkatu izan da bertsolari Txapleketa Nagusiko finalerako.

 

Argi dago, bertsolaria dela afizioz eta ofizioz. Letren bueltan bizi da Maialen Lujanbio: bat-bateko bertsogintza landuz nagusiki, letra idatzietan ere bai tarteka, eta hitzetatik abiatutako bestelako sorkuntza saiakeratan murgilduta. Arte ederretan lizentziduna da. 2018tik euskal Herriko bertsozale elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.

Bertsotan ikastolako bertso-eskolan hasi zen, eta eskolarteko txapelketen bitartez murgildu zen pixkanaka bertso munduan. 15 urterekin ekin zion plazaz plazako ibiliari, bere belaunaldiko beste zenbait bertsolarirekin bateratsu. 

 

Hain urrun joan gabe, ordea, badakigu bertsolari asko eta asko dugula gure inguruan. Horixe da hilabete honetan eskatuko duguna: zure inguruan duzun emakume bertsolaria goraipatzea. 

 

Bidali hainbeste estimatzen duzun bertsolariaren argazkia Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera eta guk jasotzen ditugun argazki guztiak collage batean elkartuko ditugu.

 

Sare sozialetan zuen argazkia igotzeko asmoa baduzu, erabili #EmakumeEredugarrienErronka traola.

 

Asko gara, baina askotan ikusezinak ere bai. Erakuts dezagun zenbaterako garen gai! 

 

 

Cookien erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu hemen gure cookien politika ezagutzeko. Aukeratuta dauden Cookie motak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta edo haien erabilera konfiguratu/baztertu Cookie mota bakoitzaren gelaxka aukeratuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak