COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

35 urtez jangelako begirale lanetan ibili ondoren, erretiroa hartu du Mari Carmen Isasa lankideak. Herri Ametsa ikastola bere “bigarren etxea” dela kontatu digu eta ez da harritzekoa, jangelatik kanpo ere lan eskerga egin baitu gure familia txikiaren alde. Dantza taldean 21 urtez aritu zen gora eta behera eta ikastolan hezi dira bere alaba eta bilobak. 

 

Merezitako omenaldia egin diogu ikastolan ikasle, irakasle eta taldekideez inguratuta. Dantza ere ez zen falta izan eta honela gogoratu du Mari Carmenek momentu hunkigarria: “Oso berezia izan zen egungo ikasleak eta orain irakasle diren ikasle ohiak dantzan ikustea”. Hauxe eskaini genion bertsoa:

Hogeita hamabost urte ta gero

agur saltxitxa ta pure

Herri Ametsan izan zaitugu

ama ta amona baitare

Dantza taldea sustatu eta

bizi-bizi orain ere

Egun bultzadarekin bat iñez

Real Arenaren jabe

aurtengo liga Realarena

izango da dudik gabe

Deskantsua hartzeko garaia du orain, nahiz eta aitortu digun faltan botako dituela lankideak. Asko gustatzen zitzaion bere lana. 

Bejondeizula, Mari Carmen! Mila esker eta pozik bizi! 

Cookien erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu hemen gure cookien politika ezagutzeko. Aukeratuta dauden Cookie motak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta edo haien erabilera konfiguratu/baztertu Cookie mota bakoitzaren gelaxka aukeratuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak