COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Ezohiko ikasturtea izan da, hala ere, ez gara besoak uztarturik geratu eta ikasturte ederra pasa dugu elkarrekin. Hasieratik aritu gara buru belarri lanean eta egunero ikasi dugu zerbait. Harro egoteko moduko emaitzak lortu ditugu, arlo akademikoan ez ezik, baita hortik kanpo ere! Natura behatuz eta aztertuz, harekiko lotuta jarraitu dugu, kantuan eta dantzan aritu gara eta proiektu berriei ekin. 

Ondorengo bideoan 2020-2021 ikasturtearen errepasoa egin dugu. Ea zuen gustukoa den!

Egoera arintzen doala dirudien arren, eta datorren ikasturteari begira lanean ari bagara ere, ezegonkortasun maila altua da oraindik eta horregatik ezin dugu aurreikuspen handiegirik egin. Hori dela eta, gogorarazi nahi dizuegu gardentasunaren alde egiten jarraituko dugula gure arteko komunikazioa egonkor mantendu dadin. Iaz bezala, abuztuaren bukaeran jakinaraziko dizkizuegu hartuko diren erabakiak. Bien bitartean, uda ederra pasa eta zaindu zaitezte!

Cookien erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu hemen gure cookien politika ezagutzeko. Aukeratuta dauden Cookie motak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta edo haien erabilera konfiguratu/baztertu Cookie mota bakoitzaren gelaxka aukeratuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak