COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Bukatu dute DBH 4. maila eta beste bidaia bati ekingo diote 2020-2021 promozioko ikasleek. Ezohiko ikasturte batean egokitu zaie agurra, segurtasun distantzia eta musukoak nagusitu diren garaian hain zuzen, baina argi utzi nahi diegu, ospatu gabe utzi dituztenak ospatzeko -edo beste edozertarako-, beso zabalik hartuko ditugula etorkizunean. 

Asko txiki-txikitatik hazi eta hezi dira Herri Ametsa ikastolan, beste batzuk beranduago batu dira eta, egun, gure familia handiaren parte dira denak.

Karlos Ibarzabal zuzendariak gidatutako agur ekitaldian euren ibilbidea laburtzen duen argazki eta bideo bilduma ikusi dute eta opari gisa jaso, beste oroigarri batekin batera. Ondorengo bideoak aipatu saio berezia laburtzen du.

Zorterik onena opa dizuegu, zorionak!

 
Cookien erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu hemen gure cookien politika ezagutzeko. Aukeratuta dauden Cookie motak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta edo haien erabilera konfiguratu/baztertu Cookie mota bakoitzaren gelaxka aukeratuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak