COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, 9. urtez Liburu Gaztea book trailer lehiaketa antolatu du eta 250 lanetik gora aurkeztu diren sariketan, Herri Ametsa ikastolako DBH1A gelako bi talde finalista izan dira. Gainontzeko sailkatuen eta irabazleen berri jakiteko, egin klik hemen.

Irakurzaletasuna sustatzea helburu, DBHko ikasleek Elkarteak proposatutako liburuak irakurri eta book trailer iradokitzaile eta originalak sortu behar dituzte. Ondoren, epaimahaiak erabakitzen du zein book trailer izan den onena.

Aurten proposatutako liburuak hauek izan dira:

- Wonder, mutiko miragarria (2012). R. J. Palacio eta Tad Carpenter

- Coraline (2002). Neil Gaiman eta Dave McKean

- Momo (1973). Michael Ende

- Ezezagunak (2018). David Lozano

Finalera iritsi diren bi taldeek, Wonder, mutiko miragarria eta Coraline liburuak oinarri hartuta, HIRU EGUNAK (Nahia Graña, Danae Laumon eta Aiert Valdivia) eta ABDUZKAN (Alazne Martinez, Saioa Franco, Nahia Rico eta Oihan Sabando) izeneko book trailerrak sortu dituzte. Harro gaude gure ikasleek egin duten lan bikainarekin, zorionak!

Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan izan zen sari banaketa ekitaldia eta gure ikasleak ere bertan izan ziren. Ikusi gabe geratu bazinen edo berriz ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.

Cookien erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu hemen gure cookien politika ezagutzeko. Aukeratuta dauden Cookie motak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta edo haien erabilera konfiguratu/baztertu Cookie mota bakoitzaren gelaxka aukeratuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak