COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Nahigabea eta gorrotoa bezalako emozioak atzean utzita, maiteminaren txanda izango da maiatzean. 

Zer da eta zer ez da maitemina? Galdera horren bueltan arituko gara urteko bostgarren hilabetean zehar. Izan ere, hasiera batean sakona bezain polita dirudiena, gaiztotu ere egin daiteke eta horregatik nahi izan dugu azpimarra harreman osasuntsuetan jarri. Maiteminak, beste emozio guztiek bezalaxe, osasuntsua izan behar duelako. 

Baina zer da maitemin edo harreman osasuntsu bat? Galdera horri erantzuna eman nahi diogu zuen parte hartzearen bidez. Hainbat modutan gauzatuko dugu parte hartzea. 

Batetik, sareen bidez. Nahi duen orori zuzenduta egongo da eta maitemina islatzen duen uneren bat irudikatuko duen marrazki, argazki, bideo zein testu bat bidaltzeko edo partekatzeko eskatuko dizuegu. Partekatzeko, #herriametsamaiteminduta da hilabete honetarako sortu dugun traola eta zuen ekarpenak bidaltzeko Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidea erabil dezakezue. 

Bestetik, ikasgeletan. DBHko ikasleekin egingo dugu maiteminaren bueltako hausnarketa. Nerabezaroan pisu handia duen emozioa dela kontuan hartuta, garrantzitsua iruditu zaigu gela barruan ere kontuan hartzea. 

Hilabete amaieran, ekarpen guztiak batu eta aztertu ondoren argitaratuko dugu emaitza. Gogoan izan, zuen parte hartzea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta nabarmenagoa izango dela sortuko dugun kontzientziazioa ere!

Cookien erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu hemen gure cookien politika ezagutzeko. Aukeratuta dauden Cookie motak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta edo haien erabilera konfiguratu/baztertu Cookie mota bakoitzaren gelaxka aukeratuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak