COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Apirilean zehar gorrotoari heldu diogu Emozioen Erronkan eta, nahiz eta ez den erraza horren inguruan hausnartu eta kudeaketa positibo bat egitea, doinua jartzera ere animatu gara.

LH6ko ikasleek bertsolaritza saioetan zuek bidalitako argazkiak abiapuntutzat hartu eta honako bertso ederrak sortu dituzte:

 

 

 

Musukoa kalean 

oso aspergarria

ezin arnasik hartu 

itotzen naiz ia.

Ta jartzen ez badugu

dator polizia

egoera benetan 

da harrigarria

 

Sentimendu politak

ditugu inguruan

baina ere badugu

gorroto barruan.

Ta zer da gorrotoa?

ez dakit nola esan

sentimenduen artean 

txarrena munduan.

 

Lagundu laguntxoak

gaizki daudenean,

ez sentitu gaizki ba 

zu hasarretzean.

Ez guri egin mina

gure bihotzean,

guri ez gorrotatu                           

gaizki zaudenean.

 

Hitz egin (e)ta hausnartzea                                             

ez al da berdina 

segimentu hori beti 

egon da egina. 

Gorrotoa izatea

ez da oso arina 

gorrotoa ez baita 

oso atsegina.


 

 
 
 
Cookien erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu hemen gure cookien politika ezagutzeko. Aukeratuta dauden Cookie motak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta edo haien erabilera konfiguratu/baztertu Cookie mota bakoitzaren gelaxka aukeratuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak