COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Donostiako ikastetxeetan ikasten ari diren 8-18 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako literatura lehiaketan Herri Ametsako sei ikaslek aipamena eskuratu dute eta bi izan dira sarituak:

Aipatuak:

Elaia Caballero Matilla LH 3 (Neskatika ausarta, Komikia) 

Uxue Escudero Redondo LH 6 (Konfinamendua, Komikia)

Ander Santiago Sanchez LH 4 (Pepe eta Zero: exploradoreak, Komikia)

Unax Arroniz Burgos DBH 2 (Astronauta, Mikroipuina)

Maya Civantos Etxenike DBH 2 (Erloju misteriotsua, Mikroipuina)

Onintza de Bourthoumieu Gonzalez DBH 4 (Perfektu, Komikia)

Sarituak:

Alazne Martinez Perez DBH 1 (Zer ote da?, Mikroipuina)

Leire Abedul Cano DBH 2 (Egizu Hegan!, Mikroipuina)

 

 

Yolanda Arrieta, Beñat Gaztelumendi, Ana Malagon, Iñaki Martiarena “Mattin”, Inazio Mujika eta Arantxa Urretabizkaiak osatu dute epaimahaia. 

32. edizio hau ere osasun egoerak baldintzatua egongo denez, sari-banaketan aforoa murriztu dute eta saridunak bakarrik egon ahal izango dira ekitaldian alkate, epaimahai, musikari eta aurkezlearekin batera.

Maiatzaren 20ean, osteguna, arratsaldeko 18:30ean egingo da Udaletxeko pleno aretoan. Familiek eta eskolek streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute eta gerora, beti bezala, bideoa egongo da zintzilik Euskara Zerbitzuaren orrian.

Sarituak

Leire Abedul. DBH 2.maila

Ez zuen sariduna izatea espero eta uste du “ohikoa ez den gai bat lantzeagatik” hautatu dutela haren lana. “Ezberdina” den mutil bakarti baten istorioa kontatu du Egizu Hegan! izeneko mikroiopuinean; “besteekin harremantzea kosta egiten zaiolako gertatuko zaio gertatuko zaiona”. Ez dugu gehiago kontatuko. 

Leirek lan honekin islatu nahi izan duena da “denak ez garela berdinak eta bakartia izateagatik ez dela inor munstrotzat hartu behar, denak baikara pertsonak”.

Leireren mikroipuina irakurtzeko egin klik hemen

Alazne Martinez. DBH 1. maila

Alaznerentzat ere sorpresa izan da saridunen artean egotea eta, bere kasuan, epahimahaiari gehien gustatu zaiona amaiera izan dela pentsatzen du. Saritutako mikroipuinean neska batengan jarri du fokua Alaznek, “logela beltz batean dagoen bitartean gertatzen zaiona kontatuko du”. Zer ote da?, hala dio izenburuak.

Alaznek kontatu digu gustatzen zaiola irakurtzea eta filmak edo telesailak ikustea. “Liburu bat gustoko badut, segituan bukatu ohi dut”, aitortu digu. Generoari erreparatuta, komediak, erromantikoak edota akziozko filmak gustatzen zaizkio. Liburuen kasuan, misteriozkoak gustatzen zaizkio gehien. Idaztea ere maite du Alaznek, “barrua husteko” balio diola kontatu digu eta “lotara joan aurretik” idatzi ohi duela etxean; “batzuetan irakurri eta bestetan idatzi egiten dut”. 

Alazneren mikroipuina irakurtzeko egin klik hemen.

 
Cookien erabilera

“Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu "GEHIAGO" gure cookien politika ezagutzeko. Cookie guztiak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta, edo haien erabilera konfiguratu edo baztertu, "KONFIGURATU" botoia sakatuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak