COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Abian da Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak jaiaren arropa salmenta kanpaina. Aurten, 15 eguneko epean bakarrik erosi ahal izango da; apirilaren 28tik maiatzaren 10era, hain zuzen. Ez da arropa erosteko beste aukerarik izango. Erosketa egiteko jo esteka honetara: kilometroak.eus/denda eta norberak bere ikastolan jasoko du egin duen eskaria.

Batera, bagara, bat gara 

Hori da 2021eko ospakizunaren leloa. Batera; Ikastolen batasuna adierazten du eta ez soilik Gipuzkoakoena, EH osokoena ere bai baizik. Bagara; gure izatearen aldarrikapena, eta batasunaren ezinbestekotasuna ere adierazten du. Batera bagara, bestela ez gara. Bat gara; Gure izatearen osotasuna eta zatiezintasuna adierazten du. Herri bat gara, euskara gara, komunitate bat gara, Euskal Herri osorako hezkuntza proiektu bat gara.

Goierri eskualdeko hiru ikastolek antolatuko dute aurtengo Kilometroak jaia: Ordiziako Jakintzak, Beasaingo Andramendik eta Lazkaoko San Benitok. Hori bai, urriaren 3an ospatuko den egun handian ezin izango da ohiko festa erraldoirik egin. Nahiz eta gurea den auzolan eta auto-antolakuntzarako tradizioari eutsiz, Gipuzkoako Ikastolok aurtengo Kilometroak aurrera ateratzeko konpromisoa izaten jarraitzen dugun.

Euskara eta euskal kulturari arreta berezia jarriko diote pandemia egoera honek baldintzatutako Kilometroak jaiean. Izan ere, konbentzituta gaude gure kulturak eta hizkuntzak plazak behar dituela. Adin guztietako euskaldunek beteko dituzten plazak eta 2021eko Kilometroak horietako bat izango da.

 
Cookien erabilera

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu hemen gure cookien politika ezagutzeko. Aukeratuta dauden Cookie motak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta edo haien erabilera konfiguratu/baztertu Cookie mota bakoitzaren gelaxka aukeratuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak