COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Ikastola kolore urdinez zipriztiztindu dugu Urdinduz Eguna ospatzeko. Hala deitzen diote Euskal Herrian apirilaren 2an ospatzen den Autismoaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Egunari.  

 

Autismoaren Espektroko Nahasmendua (AEN) duten lagunei eta haien familiei gure elkartasuna adierazi nahi diegu. Ez hori bakarrik, munduari begiratzeko duten modua ulertzeko saiakera egin nahi dugu, horregatik, gure ospakizuna lasaia eta elkartasunez beterikoa izan da. 

 

 

HH eta LHko ikasleek tanta urdinak koloreztatu dituzte eta, guztiak batuta, itsaso bihurtu dute Gautenako gela egonkorraren ingurua. Bertsotan ere egin dute aniztasunaren aldeko aldarria:



 

LHkoek bezala DBHkoek Gautenak erronka gisa proposatutako jolasarekin ondo pasatzeaz gain, ikasi ere egin dute. Jolasaren helburua autismoa geletara modu dinamiko batean gerturatzea izan da. Lau proba gainditu behar izan dituzte eta bukaeran, Urdinduz Egunean Gautenaren kanpainarekin bat egiteko bideo bat aurkitu dute. Horrez gain, autismoaren inguruko lanketa osatzeko Larga vida y prosperidad filma ikusi dute helduenek. Gautenaren leloarekin pankarta ere sortu dute!

 

 

Hemen topatuko dituzu Urdinduz Eguneko argazki gehiago.

Cookien erabilera

“Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu "GEHIAGO" gure cookien politika ezagutzeko. Cookie guztiak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta, edo haien erabilera konfiguratu edo baztertu, "KONFIGURATU" botoia sakatuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak