Urteak daramatzagu bigarren hezkuntzako ikasleekin drogen kontsumoak osasunari eragiten dizkion arriskuen berri ematen; tabakoa, alkohola eta orokorrean drogen inguruko sentsibilizazio saioak antolatzen ditugu hainbat erakunderen laguntzaz.
Alkoholaren kontsumoaren inguruko sentsibilizazio emanaldia izan dute DBH-2ko ikasleek. Magia eta mimoa ez ezik, ilusioa eta errealitatea ere konbinatzen dituen Mimarte proiektuaren eskutik jaso dute saioa, non eguneroko egoeren antzezpenaren bidez ikasleen hausnarketa kritikoa piztu nahi izan den.
Emanaldi bukaeran Peter Roberts mimoarekin hitz egiteko aukera ere izan dugu bideo honetan ikus dezakezuen bezala. Roberts hobeto moldatzen da gaztelaniaz eta horregatik hizkuntza horretan erantzun die gure galderei.