COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Errealitate ezberdinen habi den mundu honetan aukera berdintasunen alde egiten dugu Herri Ametsan eta hori argi adierazi digute LH 2A-ko ikasleek bideo honen bidez; nahi duenari haien kerara (etxera) joateko gonbidapena luzatuz.

Bideorako erabili duten abestia erromintxelaz eta euskaraz abestutako kanta da. Erromintxela ijito euskaldunek XV. mende hasieran sortu zuten euskara eta erromani hizkuntzen arteko pidgina (hizkuntza berbera ez duten pertsonen artean elkar ulertzeko sorturikoa) da. Antza denez, erromintxelak euskararen gramatika eta erromanieraren hiztegiaz osaturik dago.

Gure ikasleek egindako bideoa Kale Dor Kayiko euskal ijitoen elkarteak Bizipoza elkartearekin sorturiko bideoklipetik jaio da. Kale Dor Kayiko elkartearen helburua ijitoek, ijito ez direnek dituzten eskubide eta aukera berdinak izatea da. Honako bideo honetan ikus dezakezue elkarte horren mikro dokumentala.

Gainera, Bizipoza eta Kale Dor Kayiko elkarteek sorturiko bideoklipa hemen duzue ikusgai:

Bideoklipa Mundu Berri Bat Guztiontzat proiektuaren parte izan da. Proiektu hori Bizipoza, hainbat elkarte eta 34 euskal kultur sortzaileren arteko elkarlanaren fruitu izan da, mundu inklusibo bat eraikitzeko nahitik hazi dena. Bizipoza elkarte sarea osatzen duten 11 elkarteren errealitate, balio, hitz eta irudiez osatutako ikus-entzun bilduma gizartean beraien ikusgarritasuna lortzeko sortu dute. Hementxe duzue proiektuaren laburpen bideoa:

Informazio gehiagorako bisita itzazue ondorengo esteka hauek:

Mundu Berri Bat Guztiontzat proiektuari buruzko informazio gehiago eskuratzeko egin klik hemen.

Kale Dor Kayiko elkartea ezagutzeko egin klik hemen.

Erromintxela hizkerari buruzko informazio gehiago irakurtzeko egin klik hemen.

Cookien erabilera

“Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Klikatu "GEHIAGO" gure cookien politika ezagutzeko. Cookie guztiak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta, edo haien erabilera konfiguratu edo baztertu, "KONFIGURATU" botoia sakatuta.

Cookie teknikoak Pertsonalizazio-cookie-ak Cookie analitikoak Jokabide-publizitateko cookie-ak