Guraso agurgarrioi:
Ekaina iristean, egoerak hobera egiten duela dirudien arren, zuhurrak izaten jarraitzen dugu eta familiengandik gertuen egoten saiatzen. Horregatik, ikasturtearen amaierarako informazio garrantzitsua bidaltzen dizuegu.
1.- MUSIKA JAIALDIA
Musika jaialdia bertan behera geratzen da, beti ekaineko lehen ostiralean ospatzen dugun ohiko formatuan.
2.- IKASTOLAKO JAIA:
Zoritxarrez, gure egutegian markatua geneukan ikastolako jaia ezingo dugu burutu. Beraz, datorren ikasturtean oraindik ere gogo handiagoarekin ospatuko dugu.
3.- 2020-2021 ESKOLAZ KANPOKOETAN IZEN-EMATEA
Aipatu ditugun beste jardueren kasuan bezala, eskolaz kanpoko ekintzak planifikatzea egoera berezi honetan ezinezkoa da.
Hori dela-eta, eskolaz kanpokoen izena emateko prozesua atzeratu dugu.
BESTERIK: Gogora ezazue ikastolan nahiz telefonoz egunero 8:30etik 14:00etara zuen zerbitzura gaudela.
HERRI AMETSA IKASTOLA