LH 5. mailakoak Altza eta Ategorrietako zaharren egoitzan egon ziren, lehenengo ebaluazioko diziplinarteko faseari amaiera emanez. Ebaluazioan zehar ikasitakoa aurkezteaz gain, eskulan bat egin zuten ikasle eta aiton-amonek elkarlanean. Esperientzia izugarri polita izan zen guztientzat!