"Aurten ere, iraileko lehen astean Euskaraz Blai ospatu dugu LHn. Aurtengo gaia Euskal Mitologia izan da. Mari, sorginak, Tartalo, eguzki-lorea, Basajaun... lagun izan ditugu jolasez eta ekintzaz beteriko ongi etorri aste paregabean. Sasi guztien gainetik, eta laino guztien azpitik!"