“Eskola jasangarria”
ziurtagiriaren berrespena
 
Guraso agurgarriak:
 
Ikasturte honetan hainbatetan aipatu dizuegun moduan, Ikastolaren aurtengo helburuetako bat Eusko Jaurlaritzak babestutako “Eskola Jasangarria” aintzatespena berrestea zen. Horretarako, duela lau urte egin genuen 100 itemeko auto-ebaluazio galdetegia berritu dugu eta auditoria-bisita jaso. Gaur jakinarazi nahi dizuegu Ikastolak “Eskola jasangarria” aintzatespena berrestea lortu duela.
Harro aldarrikatu nahi dugu Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak zorionak eman dizkigula “Jasangarritasunerako Hezkuntzarekiko egindako lan on eta jarraituagatik eta ahalegin hori Hezkuntza komunitate osora eta ikastetxeko eguneroko bizitzara zabaltzeagatik”.
Zalantzarik gabe, aintzatespena berresteak Ikastolaren auto-ebaluazioarekiko interesa, urtez urteko hobekuntzarako inplikazioa eta ekologiarekiko dugun konpromisoa adierazten ditu.
Jakizue, Eskola Jasangarria ziurtagiria berresteko, ingurumen arazoen konplexutasuna identifikatu eta ikertzen dugula baieztatu dutela, Ikastolaren jasangarritasunaren aldeko jarrera eta konpromisoak aztertu dituztela, eta hura lortzeko prozesuak abiatzen ditugula ikusi. Horrez gain, ikasleei ematen diegun protagonismoa balioetsi dute, eta ikasle eta irakasleen arteko elkarlanari ematen diogun bultzada estimatu. Bukatzeko, “garapen jasangarriak dakartzan eskakizunei erantzun ahal izateko Curriculuma egokitzea” baloratu dute, diziplinartekotasuna sustatzen dugulako eta metodologia ikertzaile eta parte-hartzaileak erabiltzen ditugulako.
Beraz, eskerrik asko guztioi hobekuntza prozesu honetan laguntzeagatik.
 
Teo Alberro Bilbao
Herri Ametsa Ikastolako Lehendakaria
 
Revalidación de la certificación
 
Estimadas familias:
 
Tal y como os lo hemos hecho saber en numerosas ocasiones durante el curso, uno de los objetivos de la Ikastola para este año era revalidar el reconocimiento de “Escuela Sostenible” otorgado por el Gobierno Vasco. Para ello, hemos renovado el cuestionario de 100 items que completamos hace cuatro años y hemos recibido una visita de auditoria. Hoy queremos haceros saber que nuestra Ikastola ha renovado la certificación de “Escuela sostenible”.
Tenemos el honor de comunicaros que el Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda nos ha felicitado por el buen trabajo constante hacia la Educación Sostenible, y por extender este esfuerzo tanto a la comunicad educativa por completo como al día a día de la Ikastola.
Sin duda, la revalidación de este certificado demuestra el interés de la Ikastola por la auto-evaluación, su implicación hacia la mejora y el compromiso que todos tenemos con la ecología.
Queremos haceros saber que para revalidar el certificado, han confirmado que identificamos e investigamos la complejidad de los problemas medioambientales, han analizado el compromiso de la Ikastola por la sostenibilidad, y han afirmado que ponemos en marcha procesos para llegar a ella. Además de eso, han valorado el protagonismo que damos a los alumnos y al trabajo cooperativo entre alumnos y profesores. Para terminar, también han puntuado las adaptaciones del currículo realizadas para poder responder a las demandas que trae consigo el desarrollo sostenible, ya que en la Ikastola promovemos la interdisciplinariedad y hacemos uso de metodologías investigadoras y participativas.
Así pues, muchas gracias a todos por vuestra colaboración en este proceso de mejora.
Teo Alberro Bilbao
Presidente de la Ikastola Herri Ametsa