LH 6.mailakoek azoka solidario bat antolatu zuten ikastolan. Bigarren ebaluazio honetan bizi baldintzak aztertu eta bizitza duin bat izateko baliabiderik ez dutenen larruan jartzen ikasi dute. Arazo honen aurrean lehenengo pertsonan lagundu ahal izateko, eskumuturrekoak, pintxoak eta beraien objektu kuttunak saldu zituzten. LHko guztien laguntzarekin jasotako dirua, GKE batetara bideratuko dugu.