5. Mailakoek goiza Donostiako Alde Zaharrean pasa dugu. Lehenik Mikel Legorburuk Donostiako historiaren eta danborradaren sorreraren inguruko hainbat datu azaldu dizkigu. Ondoren, Donostiako Txistulari taldeak eskainitako kontzertuan izan gara. Mila esker Mikel eta Txistulariei, asko ikasi eta disfrutatu dugu zuekin!