LH 4.mailan giza gorputza eta osasuna gaia jorratzen ari gara azken asteetan. Honi lotuta, ikastolako guraso den Oihana Fernández erizaina izan dugu gelan hitzaldia ematen. Gorputza zaintzeko ezinbesteko ditugunak azaltzen, besteak beste: kirola, atsedena eta elikadura osasungarriaren garrantziaz solasean.

Ideia bikainak jaso ditugu gauzatzen ari garen proiekturako.
Eskerrik asko Oihana!