LH3 Mongoliako aurkezpena


Lantzen ari garen gaia Asia da, zehazki Txina, Mongolia eta Japonia. Gaur gure Mongoliako ikasleak, Enhkjin eta Emuchin ahizpek Mongoliari buruzko aurkezpen bikaina egin digute. Beraiekin
ikasteko aukera bikaina izan dugu, batez ere bitxikeriak.
 
 

LH2 Planetarium txikian!

 
Planetarium saio honetan, Eguzki Sisteman dauden planetak gertutik ezagutzeko aukera izan dugu.
 
 
 
 
 
 

DBH4. Foru Aldundia

DBH4. mailako ikasleek Foru Aldundia bisitatu dute eta bertan, eraikinaren ezaugarriak zeintzuk diren azaldu diete.

Goazen txou!!

IZEN-EMATEA EGITEKO AUKERA, MARTXOAREN 12AN ETA 26AN IZANGO DA LHKO IRAKASLE GELAN.

FINALAURREKOAK ETAPAKA, MAIATZAREN 4TIK 8RA BURUTUKO DIRA (ETAPAN EGUNA ETA ORDUA ADOSTUKO DITUGU).

6 TALDE PASAKO DIRA FINALERA, MAIATZAREN 14AN GOIZEAN, 11:00ETAN IZANGO DA.

Informazio gehiago

Eskertza gutuna

 
Donostiako SEADen Lagunen Elkartetik jaso dugun eskertza-gutuna partekatu nahi dugu zuekin. Bertan adierazten dutenez, Donostialdean 13.100 kilo janari eta 55 kaxa konpresa jaso da. Hauetatik, 3.400 kilo janari eta 15 kaxa konpresa eskoletan bildu da. Gainera, aurten karabana Donostiatik irtengo da, Zurriolatik, otsailaren 29an, 12etan. 
 
Queremos compartir con vosotros la carta de agradecimiento de la Asociación de Amigos y Amigas de la RASD. En ella nos indican que en Donostialdea se han recogido 13.100 kilos de alimentos y 55 cajas de compresas, de los cuales 3.400 kilos de alimentos y 15 cajas de compresas corresponden a los centros escolares. También nos dicen que este año la caravana saldrá de Donostia, de la Zurriola, el día 29 de febrero, a las 12:00. 
 
 
 
 
 
 
 

DBH4 Goyaren itzala arte garaikidean erakusketa ikusten

DBH 4. mailako plastikako ikasleak "Goyaren itzala arte garaikidean erakusketa" ikustera joan dira. Gustura aritu dira pinturaren inguruan informatzen eta berrinterpretazioak ikusten. Orain ikusitakoa eta ikasitakoa erabili beharko dute beren proiektua aurrera eramateko. 

LH Santa Ageda

 
SANTA AGEDA BEZPERA IKASTOLAN

Hemen gatoz gu kanta kantari
Herri Ametsa ikastolatik
Santa Ageda bezpera hontan
Herria alaitu nahirik
Ikasle-irakasleak eta
Gurasoak elkarturik
Denok bat eginda hemen gabiltz
Euskara zabalduz pozik  

 

Geletako bilerak

Kaixo gurasook:

Hiruhilabete honetan izango diren gela-bileren datak azaldu nahi dizkizuet: Hemen sakatu

Estimadas familias:

Os informo de las fechas, en las que se celebrarán las reuniones de aula: Información aquí

 

6.LH Plastifish proiektuan

Itsasoko kutsadurarekin kezkatuta, 6.mailakoek Plastifish proiektuaren kostera kanpainan parte hartu zuten. Mila esker Ternua eta Mater Museoari! 
 
 
 
 

OHARRA (GREBA: URTARRILAK 30)

Datorren ostegunerako, urtarrilak 30, deitu duten grebak Herri Ametsa ikastolan izan dezakeen eraginaren inguruan honakoa jakinarazi nahi dizuet:

  • Langile talde batek aipatutako deialdian parte hartzea erabaki du. Hala ere, gehiengoak lanera etortzea erabaki duenez, zerbitzu eta ekintza guztiak mantenduko dira, nahiz eta ikasleen garapenean eguneko egoerak eragina izan dezakeen.
  • Edozein zalantza edo gertakariren aurrean lkastolako ldazkaritzarekin harremanetan jar zaitezte.

Adeitasunez

 

Herri Ametsa Ikastola


 

Estimadas familias:

 

En relación con la incidencia en Herri Ametsa Ikastola de la huelga convocada para el próximo jueves, 30 de enero, se os hace saber lo siguiente:

  • Una parte de los trabajadores ha decidido secundar la convocatoria. Sin embargo, dado que la mayoría ha optado por acudir a trabajar, mantendremos en marcha todos los servicios y actividades aunque, lógicamente, su desarrollo podría verse afectado por las circunstancias.
  • Ante cualquier duda o incidencia deberéis poneros en contacto con la Secretaría de la Ikastola.

 

Herri Ametsa Ikastola

LH3 Zentzumenak proiektua

LH 3 ko lagunek gorputzak nola funtzionatzen duen ikasten aritu dirá azken asteetan. Bost zentzumenak ardatz harturik proiektu bikaina burutu dute LH1eko lagunekin, 5 zentzumenak aktibatzeko 5 jolasen bidez.

 

Tirita bilketa arrakastatsua

Herri Ametsan tirita bilketa arrakastatsua izaten ari da. Ospitalean dauden haurrek erabili ditzaten tirita alai eta koloretsuak biltzeari ekin diogu.