COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Herri Ametsa ikastola “tokiko natur zaindaria” da, urtero inguruko eremuan hondakin bilketa egiteko konpromisoa hartzen baitu. Aurten Plastifisharen Kostera proiektuan parte hartu du, zeinak helburu duen herritarrak ingurumenaren kontserbazio aktiboan inplikatzea. 

Mater museoak, Gipuzkoako Aldundiak eta Ternuak antolatutako ekimenaren lehen edizio honetan Gipuzkoako 6 arro nagusien inguruko 10 udalerritako 2023 pertsonek hartu dute parte. Egindako 45 bilketen artean, 1800kg hondakin jaso dira, Bigarren Hezkuntzako 8 ikastetxeetako gazteek sortutako 112 proiektu garatu dira, herritarren 4 tokiko ekopatruila sortu dira prestakuntza tailerren ondorioz eta 6 sentsibilizazio tailer ere egin dira Pasaiako badiako 10 itsas eragileekin.

Amaiera ekitaldia Donostiako Kursaal jauregian egin zen eta bertan izan zen Herri Ametsako ordezkaritza. “Tokiko natur zaindari” eskola aintzatespena eman ziguten, hori posible egin duen komunitatearen lana aitortuz.

Izan ere, Herri Ametsan, gure ingurua garbitzeko irteerak antolatu ohi ditugu. Goiko irudia ikastola ondoan dagoen Ilurgita edo Murgita senadira jeitsi ginenekoa da. Egun bikaina izan zen, senadiko zaborra jasotzen lagundu ziguten guraso batzuen laguntza izateaz gain, uraren kalitatea, fauna, flora, gizakien arrastorik ba ote zegoen, etab. neurtzeko azterketak burutu genituen. 

Plastifishaz gehiago jakiteko, egin klik hemen.

Uso de cookies

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información en nuestra política de privacidad.

Cookies técnicos Cookies de personalización Cookies analíticos Cookies publicitarios