COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Polinizatzaileen garrantzia, jasaten dituzten mehatxuak eta garapen jasangarriari egiten dioten ekarpena ezagutarazteko, Nazio Batuen Erakundeak  (NBE) Erlearen Nazioarteko Eguna izendatu zuen maiatzaren 20a.

Erleak aspaldidanik ditu lagun Bidatz Sasiainek (Gipuzkoako Erlezain Elkarteko kideak), eta beraiei buruzko saioa eskeini die gure 5 urteko lagunei. Erleen ezagutzarako sentsibilizazio jardunaldian, erleek sorturiko argizariarekin kandelak sortu, euren eztia dastatu eta, gainera, aurrez aurre erleak ikusi ahal izan dituzte gure txikienek. Argazki gehiago ikusteko, klikatu hemen.

Adituak, ikastaroak eskaintzeaz gain, Osabi Naturala deituriko kosmetika eta produktu naturalen laborategia du Tolosan. Etxeko erlauntzetako produktuak eta landare jatorriko osagai naturalak maitasun eta mimo handiz zaindu ondoren, aukeratutako osagaiak artisau moduan eraldatzen ditu. Tolosa Bizziz (Tolosa), Kool Studio (Lasarte) edota Aikur Natur dendan (Alegi) topatuko dituzu Osabi Naturala laborategian ekoitzitako produktuak, hala nola: propolia, eztia, desodorantea, eskutarako krema...

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para permitir tu navegación, analizar nuestros servicios y para fines analíticos mediante el análisis de tus datos de navegación. Clica aquí para acceder a nuestra Política de Cookies. Puedes aceptar todas las cookies seleccionadas pulsando el botón “ACEPTAR” o configurar o rechazar su uso seleccionando la casilla de cada tipo de Cookie.

Cookies técnicos Cookies de personalización Cookies analíticos Cookies publicitarios