COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Nahigabea eta gorrotoa bezalako emozioak atzean utzita, maiteminaren txanda izango da maiatzean. 

Zer da eta zer ez da maitemina? Galdera horren bueltan arituko gara urteko bostgarren hilabetean zehar. Izan ere, hasiera batean sakona bezain polita dirudiena, gaiztotu ere egin daiteke eta horregatik nahi izan dugu azpimarra harreman osasuntsuetan jarri. Maiteminak, beste emozio guztiek bezalaxe, osasuntsua izan behar duelako. 

Baina zer da maitemin edo harreman osasuntsu bat? Galdera horri erantzuna eman nahi diogu zuen parte hartzearen bidez. Hainbat modutan gauzatuko dugu parte hartzea. 

Batetik, sareen bidez. Nahi duen orori zuzenduta egongo da eta maitemina islatzen duen uneren bat irudikatuko duen marrazki, argazki, bideo zein testu bat bidaltzeko edo partekatzeko eskatuko dizuegu. Partekatzeko, #herriametsamaiteminduta da hilabete honetarako sortu dugun traola eta zuen ekarpenak bidaltzeko Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidea erabil dezakezue. 

Bestetik, ikasgeletan. DBHko ikasleekin egingo dugu maiteminaren bueltako hausnarketa. Nerabezaroan pisu handia duen emozioa dela kontuan hartuta, garrantzitsua iruditu zaigu gela barruan ere kontuan hartzea. 

Hilabete amaieran, ekarpen guztiak batu eta aztertu ondoren argitaratuko dugu emaitza. Gogoan izan, zuen parte hartzea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta nabarmenagoa izango dela sortuko dugun kontzientziazioa ere!

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para permitir tu navegación, analizar nuestros servicios y para fines analíticos mediante el análisis de tus datos de navegación. Clica aquí para acceder a nuestra Política de Cookies. Puedes aceptar todas las cookies seleccionadas pulsando el botón “ACEPTAR” o configurar o rechazar su uso seleccionando la casilla de cada tipo de Cookie.

Cookies técnicos Cookies de personalización Cookies analíticos Cookies publicitarios