COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Pandemia garaiko lehen inauteriak dira aurtengoak eta, azkenak izatea desio dugun arren, Herri Ametsa Ikastolan ez dugu ospakizunerako ilusiorik galdu. Azken finean, musukoak nahiko ondo batu dira askotariko mozorroen artean! Euria ere egin du, baina horrek ez du inauteri giroa oztopatu eta ikasleak gogotsu eta pozik aritu dira dantzan.

Koreografiak irakasleek eta ikasleek prestatu dituzte, elkarrekin, denen ekarpenak kontuan hartuta. Kantuei dagokienez, euskaraz eta letrarik gabekoak izan ohi dira eta guztien artean adostasuna lortuta aukeratzen dituzte gustukoenak. 

Tamalez, aurreko urteetan ez bezala, ekitaldia mailaka antolatu behar izan dute, eta etapen artean nahiz etapa barruko mailen artean irakasleek egindako koordinazio lanari esker, maila bakoitzak ordutegi zehatz bat izan du dantza egiteko. Familiek, beren aldetik, ezin izan dute ospakizuna bertatik bertara jarraitu.

Mozorroei erreparatuta, aurten nahi zutena aukeratzeko askatasuna izan dute LHko ikasleek eta ederki aprobetxatu dute aukera! Irakasleek nabarmendu dute asko landu dituztela eta oso originalak izan direla, gainera. Ikusi ditugu supereroiak -baita super andereñoak ere-, askotariko animaliak, film, telesail eta bideojokoetako pertsonaiak… denak ala denak bizipozak zipriztinduta.

Hemen duzue laburpen bideoa:

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para permitir tu navegación, analizar nuestros servicios y para fines analíticos mediante el análisis de tus datos de navegación. Clica aquí para acceder a nuestra Política de Cookies. Puedes aceptar todas las cookies seleccionadas pulsando el botón “ACEPTAR” o configurar o rechazar su uso seleccionando la casilla de cada tipo de Cookie.

Cookies técnicos Cookies de personalización Cookies analíticos Cookies publicitarios