COVID 19 
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064

Urtarrilean zehar poza sentitutako uneak identifikatu eta argazki, bideo, marrazki, testu edo nahi bezala irudikatzeko erronka bota genion gure komunitateari. Argazkiak jaso ditugu gehienbat eta horiek begiratuta argi geratu zaigu garai ilunek ere badutela kolorerik. Elurretan, ikastolako esperimentuetan, hondartzan, etxean, San Sebastian Egunean… topatu dute poza parte hartu duten Herri Ametsako familiek.
 
“Goza dezagun gauza txikiek ematen diguten pozaz”, hala dio Herri Ametsa ikastolak kaleratutako 2021eko egutegiko lehen orriak, urtarrilari dagokionak alegia. Aurten, emozioei eskaini diegu urtea eta hilabete bakoitza emozio batekin lotu. Gauzak horrela, urtarrila pozaren hilabetea izan da eta emozio horri eskaini diogu Emozioen Erronkaren lehen olatua.
 
 

Ohikoa den bezala, erantzun zabala eman dio gure komunitateak, nola Facebook zein Instagram sare sozialetan hala Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean. Familia handia garela erakutsi duzue beste behin, bejondeizuela! Hori bai, gogorarazi nahiko genuke Emozioen Erronka edonorentzat dagoela zabalik eta asko gustatuko litzaigukeela Herri Ametsarekin zuzenean lotuta ez dauden beste pertsona batzuek ere parte hartzea. Sinetsita gaude batera indartsuago garela!

Ezin aipatu gabe utzi, erronka berri honek familien komunikazioan izan dezakeen onura. Heziketa emozionala lantzeko lehen pausua izan daiteke, sentitu duguna errepasatuz, hausnartuz eta adieraziz.

Hilero errepikatu asmo den ekimena da, beraz adi otsailean sentitzen duzuenari. Gogoratu, hil honetan gehienbat argazkiak jaso ditugun arren, edozein formatutan irudika dezakezuela hilabeteari dagokion emozioa.

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para permitir tu navegación, analizar nuestros servicios y para fines analíticos mediante el análisis de tus datos de navegación. Clica aquí para acceder a nuestra Política de Cookies. Puedes aceptar todas las cookies seleccionadas pulsando el botón “ACEPTAR” o configurar o rechazar su uso seleccionando la casilla de cada tipo de Cookie.

Cookies técnicos Cookies de personalización Cookies analíticos Cookies publicitarios