Informazio zehatzagoa iraila hasieran bidaliko da baina, mezu honen bidez,  hurrengo ikasturterako HHn eta LHn, ikastetxeekin batera, udaletxeak antolatutako euskara sustatze egitasmoak aipatuko dizkizuegu ideia bat egin dezazuen.

 

1. Haurrak beti jolasean 
Informazio gehiago hemen: http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/euskaraz-hezi/sekzioak/haurrak-beti-jolasean/lang/eu 
Matrikula prezioak iazko berdinak dira. 
Jarduera urriaren 14an hasi eta maiatzaren 29an amaituko da. 
izen emateko epeak aurrerako zehaztuko dizkizuegu. 

2. Aisialdi, kirol eta jangelako hezitzaileentzako saioak 
Aurreko urteetan bezalaxe, eskatu ahala lotuko ditugu. 
Datak ikastetxeak aukeratuko ditu. 
Hezitzaileek lehen aldiz egiten badute: 2 orduko (edo ordu eta erdiko) bi saio dira. 
Nahastuta badaude hezitzaile berriak eta iaz edo orain dela bi urte saioak jasotakoak, berriekin soilik egingo genuke lehen saioa eta bigarrena denak batera. 
Euskara Zerbitzuak hartzen ditu ikastaroaren gastuak bere gain. 
Koordinatzailearekin ordubeteko saioa eskaintzen da gaia berarekin lantzeko. 

3. Gurasoentzako euskara klaseak 
Azken urteetako modu berean. 60 orduko ikastaroak, ikastetxeak/gurasoek aukeratzen duten ordutegian eta erritmoan. 
Taldeak antolatzen laguntzeko komeni da euskaltegiren batekin harremanetan jartzea. 
Taldeak osatuta egon behar dute urriaren 29rako. 

Gu ere bertsotan programa honezkero lotuta edukiko duzuelakoan nago. 

Ondo izan eta laster arte! 



Ana Ibabe