Gure hezkuntza komunitatea ezagutu nahi?
Gure hezkuntza komunitatea ezagutu nahi? Hauxe duzu aukera!
Eskolaz-kanpoko orduetan kasu positiboa egon dela ikastolari adierazteko telefono hauetara deitu. / Teléfonos de contacto con la ikastola, fuera del horario escolar, en caso de positivo en COVID. 682 444 658 - 605 758 064
Gure hezkuntza komunitatea ezagutu nahi? Hauxe duzu aukera!
LH eta DBHko ikasleak elkarrekin lanean, etorkizunean lanean aritzeko ezagutzen. Helburua, eguneroko lanean lagunduz, ahozko hizkuntza lantzea izango da. Zein ondo pasako dugun!
Haien aurkezpena ezagutu nahi duzue? Hemen sakatu!
Kaixo
Gaurko ZUMINean esan bezala, hemen igortzen dizkizuegu IKASTOLAK HERRIARI ekitaldiaren bannerra eta beroni loturiko testua. Testuan bertan agertzen da sarrera eskuratzeko lotura. Bannerra eta zuzenean txartel-lehiatilareko lotura egin nahi baduzue, hauxe da helbidea: https://www.kursaal.
KONTUZ! Ordutegia aldatu egin da, martxan jarri diren neurri berriek eraginda bi ordu aurreratu behar izan dugu ekitaldia
IKASTOLAK HERRIARI ekitaldia, azaroaren 13an, Kursaalean
Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak. Aurten ezin izan dira egin, baina ikastolek ez dute hutsik utzi nahi izan aurtengo urtea. Horregatik, plaza horietako lagin bat prestatu dute azaroaren 13ko ekitaldian erakusteko.
Anje Duhalde, Pauline eta Juliette, Xabi Solano eta Kimua Dantza Kolektiboa, Nogen taldea, Demode Quartet taldea, Korrontzi eta Oinkari dantza taldea. Horiexek dira azaroaren 13an, Donostiako Kursaal aretoan parte hartuko duten artistak. Musika, kantua eta dantza uztartuko dira ekitaldi honetan eta Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga izango dira aurkezpenaz arduratuko direnak. Arrastaldeko 18:00etan hasiko da ekitaldia.
Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez jaien aurtengo edizioak bertan behera geratu ostean, berauen antolatzaileek, aldez edo moldez, ospakizun xume batzuk egin dituzte jaien urteari amaiera duin bat emateko. Halere, denen artean itxiera orokor bat eman nahi izan diote pandemiaren urte honi, eta horretarako antolatu dute ekitaldi nazional hau.
Beronen bitartez, urtero gure jaietan parte hartzen duten artistei eskerrak eman nahi zaizkie, baita urtero jaiotara etortzen diren herritar guztiei ere. Eta, aldi berean, plaza bat eskaini nahi izan zaio euskal kulturari, urte gogor honetan sektorea bortitz kolpatu baitu pandemiak. Urtero gure jaietan presente diren babesleak ere aintzat hartu ditugu, eta, nola ez, baita jaiak antolatzen ilusioa, lana, elkarlana eta auzolana eskaini duten ikastolen komunitatea ere.
Plaza murriztua da Kursaal ikastolen jaien dimentsioarekin alderatuta. Pandemiaren ondorioz, gainera, murritzagoa izango da, 400 ikuslerentzako lekua egongo baita bakarrik. Baina, era berean, ikastolen jaien babesle den EITBri esker, ekitaldi hau Euskal Herriko etxeetara iritsiko da, azaroaren 21ean emanaldia telebista bitartez emango duelako euskarazko kateak.
Sarrerak salgai
Ikastolak Herriari ekitaldirako sarrera bakoitzak 15 euroko salneurria dauka, eta Kursaal aretoaren webgunearen bitartez eros daitezke. Azken astean, gainera, Kursaaleko txartel-leihatiletan ere erosteko aukera izango da.
LH4. mailan ogia nola egin ikasi dugu ingelesean, ondoren bakoitzak etxean egin ditu ogiak. Delicious!!!
Jon Unzuetak Euskadiko txapelketa irabazi du.
Guraso agurgarriak:
Eusko Jaurlaritzak COVID 19ren jarduera-protokoloei buruz emandako azken informazioa helarazten dizuegu.
Jarraibideak, informazioa eta gomendioak hezkuntza-komunitateari, koronabirusak eragindako egoerari dagokionez.
2020-2021 ikasturtea
Agur bero bat.
Estimadas familias:
Os hacemos llegar la última información recibida del Goboerno vasco, con respecto a los protocolos de actuación en el COVID 19.
Instrucciones, información y recomendaciones a la comunidad educativa en relación a la situación provocada por el coronavirus.
Curso 2020-2021
DBH 3. mailako, Mikel Garmendia Fernández, Ibon Mora Zorzano eta Manex Urain Gallego ikasleek, Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 16. ekitaldikoSARI OFIZIALA lortu zuten "Askatasunaren hesia" muralarekin 13-15 urteko kategorian.
Egoera berezi hau dela eta, sari banaketa udaletxean egitea ezinezkoa izan denez, ikastolako zuzendaria den Karlos Ibarzabalek eman die ondo merezitako saria.
Los alumnos de 3º de la ESO Mikel Garmendia Fernández, Ibon Mora Zorzano eta Manex Urain Gallego, han conseguido el el PREMIO OFICIAL en la categoría 13-15 años de la 16 edición Infantil y Juvenil de Arte y Derechos Humanos con el mural "Askatasunaren hesia".
La entrega de premios se iba a realizar en el salón de plenos del Ayuntamiento, pero debido a la situación especial que hemos vivido, ha sido Karlos Ibarzabal quien ha hecho entrega del premio.
Guraso agurgarrioi:
Ekaina iristean, egoerak hobera egiten duela dirudien arren, zuhurrak izaten jarraitzen dugu eta familiengandik gertuen egoten saiatzen. Horregatik, ikasturtearen amaierarako informazio garrantzitsua bidaltzen dizuegu.
1.- MUSIKA JAIALDIA
Musika jaialdia bertan behera geratzen da, beti ekaineko lehen ostiralean ospatzen dugun ohiko formatuan.
2.- IKASTOLAKO JAIA:
Zoritxarrez, gure egutegian markatua geneukan ikastolako jaia ezingo dugu burutu. Beraz, datorren ikasturtean oraindik ere gogo handiagoarekin ospatuko dugu.
3.- 2020-2021 ESKOLAZ KANPOKOETAN IZEN-EMATEA
Aipatu ditugun beste jardueren kasuan bezala, eskolaz kanpoko ekintzak planifikatzea egoera berezi honetan ezinezkoa da.
Hori dela-eta, eskolaz kanpokoen izena emateko prozesua atzeratu dugu.
BESTERIK: Gogora ezazue ikastolan nahiz telefonoz egunero 8:30etik 14:00etara zuen zerbitzura gaudela.
HERRI AMETSA IKASTOLA
Familia agurgarriak:
2019-2020ko Ikasturte amaieran COVID 19 pandemiak eragindako salbuespenezko inguruabarrak direla eta, Herri Ametsa ikastolako Kontseilu Errektoreak maiatzaren 12ko bileran, ikasturte bukaeran egitekoa zen Herri Ametsa Ikastolako Ohiko Batzar Nagusia atzeratzea erabaki du. Okerrik izan ezean, urrian egingo dugu Ohiko Batzar Nagusia.
Agur bero bat.
Herri Ametsa Ikastola
Estimadas familias:
Ante las circunstancias excepcionales derivadas de la pandemia COVID 19 al final del curso 2019-2020, el Consejo Rector de Herri Ametsa Ikastola, en su reunión del 12 de mayo, ha decidido posponer la Asamblea General Ordinaria de Herri Ametsa Ikastola que se iba a celebrar a final de curso. Salvo circunstancias extraordinarias, en octubre celebraremos la Asamblea General Ordinaria.
Un cordial saludo.
Herri Ametsa Ikastola
Lurralde batzarrak antolatutako ikastola komunitatearentzako hizketaldiak:
Garai zail hauetan zuen etxeetara hurbildu nahi dugu eta gertuko ditugun zenbait gairen inguruan lagungarri izan daitezkeen zenbait ikuspuntu eskaini. Ikastola komunitate kide zaren horri, aditu zenbaitek duten iritzia eskaini nahi dizugu. Ikastola eta momentua lotu nahi ditugu maiatzaren 25etik ekainaren 3ra arratsaldeko 18:00etan antolatu diren hizketaldietan. [Egitaraua atxikitako dokumentuan duzue]
Jakinekoa da momentu zail hauetan teknologiak emandako laguntza eta gaurko gizartean duten garrantzia. Ezin ahantzi dugu ere, gure etxeko txikiak ere beraiekin jaio direla eta Internet euren bizitzetako protagonista bat dela. Eta zenbat dakigu euren errealitate digitalari buruz? Rakel Gamitok lagunduko digu 10urte edo 17 urteko gazte batek nola bizi duen errealitate hori ikusten. Horretarako 2 saio emango ditu adin tarte bakoitzean zentratuta, 10-14 eta 14-18
Donna Apellanizek berriz, 0 eta 10 urte arteko haurren emozioak nola kudeatu ditzazkegun azalduko digu. Etxean egotera behartuak izan garen honetan, familia guztietan emozio dantza izugarria izan da, eta zer esanik ez haurrengan. Adin horretan kokatuko da, eta emozio horiei izena jartzen, ulertzen eta kudeatzen lagunduko digu
Teknologia, emozioak eta, noski, komunikazioa. Errespetuzko komunikazioa. Nerea Mendizabal komunikazio ez bortizeko hezitzaileak eta ikastoletan ezagunak Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako gaztetxoekin komunikazio hori nola bideratu dezakegun argituko digu. Nola gerturatu, hitz egin, kontutan zer hartu, etabar. Bi saiotan adin tarte bakoitzeko ezaugarriak eta kontutan hartzekoak azalduz
Alvaro Beñaranek mugimendua, ekintza eta jolasaren zentzua izango ditu hizketagai, eta hauen garrantzia azpimarratuko du 0 eta 8 urte arteko haurren artean. Horrela, bere esperientzia zabaletik garai hauetan haur horiek duten beharraz jardungo da
Bukatzeko, gonbitea luzatzea besterik ez zaigula geratzen. Nahi duen orok parte har lezake on line egingo diren hitzaldietan; eskatzen den gauza bakarra izena ematea da. Horretarako erabili ondorengo lotura, izena eman. Hitzaldi bakoitzean galdera tarte bat hartuko da.
Informazio gehiagorako Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora idatzi
Besterik gabe, agur bero bat eta ondo izan. Animo!
Dokumentua irakurtzeko hemen sakatu.
Begira zeinen eskulan polittak egin dituzten 1.go mailako ikasleak!
LH4. mailako ikasleek plastikan izugarri lan polita egin dute. Sakatu hemen eta ikusi lanak.
Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información en nuestra política de privacidad.