DANBORRADA IKASTOLAN

Guraso agurgarriok:

Ostiralean, urtarrilaren 18an Ikastolan 15:00etan  joko dugun ohiko danborradara  gonbidatzen zaituztegu.

Ikasle guztiek danborra ekarri beharko dute eta nahi izanez gero, elastiko zuria, galtza urdinak (bakeroak), mantal zuria eta zapi urdina.

Oharrak:          

  • Ekitaldi honetan aldizkariko txapelketako saria banatuko da.
  • Mesedez, autobusen ibilbidea eta aparkalekua libre utzi.
  • Danborrada bukatu ondoren:

                                      Bidea libre utzi, ikasle taldeak tutorearekin gelara joan daitezen.

                                      Haurra jaso nahi duten gurasoek, mesedez, gelara hurbildu eta tutoreari jakinarazi.

                                      Ikasleren bat bereak ez diren senideek  jaso behar balute, aldez aurretik ohar baten bidez tutorea abisatu behar da.

 

Eskolaz kanpoko ekintzak betiko ordutegian izango dira.

ONDO IBILI!

Agenda 21: Jostailu-bilketa kanpaina

 
Jostailu andana jaso dugu Ikastolan amaitu berri dugun bilketa kanpainan. Mila esker ekinaldian parte hartu duzuenoi!
 
Agenda 21: Campaña de recogida de juguetes!
 
Hemos reunido un montón de juguetes en la recién acabada campaña de recogida. ¡Muchísimas gracias a todos los que habéis participado!
 

DBH1 Irakurle gazteak programa

"Irakurle gazteak" programaren barruan DBH1. mailako ikasleak Donostiako liburutegitik liburu kaxa bat jasotzen dute hiruhilabetero eta egunero, egiten dute hamabost minutuko irakurketa. 

 

Kroserako bolondresak

 

Urtarrilaren 27an, Herri Ametsa Talaia mendi krosa eta martxa izango dira. Ikastolan bertan eskainiko ditugun hainbat zerbitzutan jarduteko eta ibilbideko bide-gurutzeak zaintzeko, zuen laguntza behar dugu. Laguntzeko prest  bazaudete, mesedez, mezu honi erantzun, ikastola deitu edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  helbidera mezu bat bidali dezakezue.

 

 ESKERRIK ASKO!

LH5-6 bertso saioan

Larratxoko bertso saioan 5.eta 6. mailakoak gai jartzaile izan dira Aitor Mendiluze eta Maialen Arzalluzekin.

 

 

 

 

LH4 Amerika aurkezpena bideoa

 

LH4ko ikasleek Amerikaren inguruan ikasitakoa LH1eko ikasleei erakusteko aurkezpena antolatu zuten. Amerikaren kokapena, tribuak, nola bizi ziren lehen eta egun, konkista eta kolonizazioaren arteko desberdintasunak, abesti eta guzti.

Ekitaldiaren bideoa ikusteko hemen sakatu

LH5 Zahar etxeetan

 

Gaur 5. mailakoek disziplinarteko konpetentzia burutu dute Berra eta Villa Sacramento zahar etxeetan. Gelan ikasitakoa azaldu eta eskulanetan aritu dira bertakoekin. Mila esker gu goxo-goxo hartzeagatik!

 

SEXTING ETA GROOMING

Guraso horri:

 Ikastolako Orientazio Taldeak Ertzaintzarekin batera  antolatutako hitzaldira gonbidatzen zaituztegu.

  •  Eguna: abenduaren 12a asteazkena
  •  Hizlaria:“delinkuentzia informatikoan" aditua den Ertzaintzaren taldekide bat.
  •  Ordua: 17:00etan, Ikastolako ikus-entzuneko gelan
  •  Gaia: SEXTING ETA GROOMING

 

Bertan ikusiko garelakoan

 

ORIENTAZIO TALDEA

HITZALDIAN PARTE HARTU BEHAR DUZUENAREN BERRESPENA BEHAR DUGU, HAU DELA ETA INIKAZ ABENDUAK 10RAKO IDAZKARITZAN ADIERAZI.

zirkularra ikusteko bertan sakatu

LH4 - LH1 Amerikako aurkezpena

 
Amerikako aurkezpena ikusteko aukera izan zuten LH1.mailakoak LH4.mailakoen eskutik! Oso gustura egon ziren eta pila ikasi zuten!! 
 
 

Itsaslamiak

Miarritzeko baletak jarduera anitzak prestatzen ditu eta honetan, ikasleak dantzan jarriz ingurumenaren inguruan hausnartu dezaten nahi du. horretarako urtean zehar hainbat saio izango dituzte DBH1. mailako ikasleek sentsibilizazio kanpaina berritzaile hau aurrera eramateko.

Hemen sakatu eta bideoa ikusi.

Herri Ametsako monitoreak

 

Herri Ametsako monitoreek, Gipuzkoako aldundiak antolatutako eta Ikastolan ATHLON (bizimodu osasungarrien sustapena) enpresak eman duen ikastaroan parte hartu dute. 

Ikastaroak:
- Gatazken kudeaketa
- Balioen transmisioa 

- Benetako inklusioa: Aniztasuna eta kooperazioa

 

 

LH 3-4 Udazkenaz gozatzen

 
 
LH 3-4 ikastolan oinez Ulian barrena, udazkenaz gozatzeko arratsalde bikaina. Jolasak eta musika naturan, a ze gozamena!
 
Irudi gehiago ikusteko bertan sakatu.
 
 
 
 

LH6B Sorpresa atsegina!

 
LH 6B gelakoek sorpresa berezi bat izan zuten aurreko astean. 
Tanzaniako "Blue Sky School" izeneko eskolatik gutun bat jaso zuen bakoitzak eta bertan, hango ikasleek beraien eskola eta bizimodua nolakoa den azaldu zieten.
Orain gure ikasleen txanda da eta gutunak prestatzen hasi dira Tanzaniara bidaltzeko!

LH1 SUMENDIAK EGITEN

Ba al dakizue nola egiten diren sumendiak? Adi!

Sumendiak egiteko materiala:
- Bi jogurt-pote
- Bikarbonato pila
- Tinta gorria
- Xaboia
- Dena nahastu
- Eta azkenik, ozpina.

IKUSI ZER GERTATZEN DEN!! 1.MAILAN BADAKIGU!!

HH-DBH Maskarak

DBHko ikasleek, beraiek egindako maskarak oparitu dizkigute guk jolas egin dezagun !
Oso gustura jaso ditugu eta nahi dutenean berriro etorri daitezen gonbidatuta daude guztiak.

Mila esker! 

HH5 ASTE BERDEA

 
Aste Berdea dela eta, 5 urtekoak hondakinen tailerra egin dute eta Kristina enean egon dira.  
 
 
 

LH KONTSUMERISMO ANTZERKIA

Aste Berdeari amaiera emateko, Rosi Erosi antzerkia ikusi dugu Ikastolan! Kontsumitzaileen sentsibilizazioa du helburu!  
 

IKT loturak