Eginkizuna

  • Ikastolen mugimenduak sortutako erakunde soziala da Herri Ametsa Ikastola.
  • EUSKAL haur eta gazteen hezkuntza-lanetan, euskararen eta euskal kulturaren garapen-eginkizunetan, kalitatezko euskal eskola sustatu nahi da.
  • Ikerketa, berrikuntza eta esperimentazio-prozesuak dira bere jarduera nagusiak, eta baita hezkuntza-arloari zein euskal kulturari, oro har, atxiki dakiokeen edonolako ikasmaterialgintzan jardunez.

Eginkizuna (PDF)

Ikuspegia

  • Hezkuntza-kalitatearen hobekuntzarekin uztartutako Ikastola.
  • Ikerketa, berrikuntza eta esperimentazio-ekimenen bultzagile kualifikatua.
  • Prestakuntza-arloan ospeko Ikastola.
  • Elkarlanerako interesa eta estimulazioa sortarazten dituen Ikastola.
  • Kudeaketa eraginkorra burutzen duen Ikastola.
  • Proiektuarekin bat datozen profesionalak dituen erakundea.
  • Ikastola eskuhartzailea, irekia, malgua, lankidetzarako eta komunikaziorako gaitasuna duena.

Ikuspegia (PDF)

Balioak

  • Beharrak eta gogoak kontuan hartuz, eta kalitatearen etengabeko hobekuntzarako estrategiak aplikatuz.
  • Esperimentazio proiektuak eta etengabeko prestakuntza eta berrikuntza prozesuak sustatzeko, dinamizatzeko eta koordinatzeko prest.
  • Beste elkarte edo erakundeekin lan egiteko joera, eta elkartearen baitako kudeaketan partaidetza bermatzea, dauden sentikortasun anitzei zor zaien errespetuz eta begirunearekin.
  • Baliabideen erabilpenean, eta baita talde-lanean ere, komunikaziorako gaitasunean oinarrituta.

Elkarbizitza proiektua (PDF)
Erakunde balioak (PDF) 

IKT loturak