LH3.mailan Haizearen gaia landu dugu apirilean eta gaiarekin amaitzeko irteera egin genuen Haizearen Orrazia ikustera. Txillidak egindako eskultura gelan landu dugu, plastikan ere eskultura hauek imitatuz egindako arte-lanak egin ditugu, beraz, gaiari amaiera bikaina emateko asmoz eskulturak parez-pare ikusi eta gozatzeko aukera paregabea izan zen.