LH 6. mailako ikasleok, unitate honetan, herrialde guztietako baldintzak berdinak ez direla ikasi dugu. Batez ere, Euskal Herria eta Senegalen arteko desberdintasunak ikertu ditugu eta ondorio garbi bat atera dugu: herrialde batek zenbat eta osasun, hezkuntza eta bestelako baliabide hobeagoak izan, orduan eta hobea izango da bertako biztanleen ongizatea, eta luzeagoa haien bizi-itxaropena.
Argi ikusi dugu mundua ez dagoela batere orekatuta, herrialde berean ere ez gara guztiok berdin bizi.

 

Gizarte-arazo hau denona dela uste dugu, eta denok izan behar dugula arazo horren konponbidearen protagonistak. Egoera ahulean bizi diren pertsonen beharrak asetzen dituzten erakunde asko daudela ere jakin dugu: Gizakien Lurra, Save The Children, Aspanogi, Unicef...

 

Guzti honengatik, lehenengo pertsonan lagundu ahal izateko, Ikastolan azoka solidario bat antolatu dugu eta atera dugun dirua Gizakien Lurra erakundeari emango diogu; lehen esan bezala, denona baita arazo honi aurre egiteko ardura eta guk gure hondar alea jarri dugu.

 

Bertan, guk diseinatu eta egindako pultserak, pintxoak eta guretzat kuttunak diren panpinak saldu ditugu. Era berean, azoka girotzeko, bisitarien kontzienzian eragiteko esaldi eta irudiak sortu ditugu. Honela, gure inguruko txikienek ere gu baino egoera okerragoan dagoen jendea laguntzea zein erraza eta garrantzitsua den konturatu daitezen.

Bideotxo bat ere egun dugu egunean gertatutakoaren. ikusteko hemen klik egin.

 

IKT loturak