“Munduan zehar bidaia”.

Atzo inauteri festa mundiala ospatu genuen Herri Ametsa ikastolan, 3-12 urte bitarteko ikasleekin eta gurasoak ikusle gisa.

Aurtengo gure inauteri festako gaia kultur aniztasuna eta euskara ikastearen garrantzia uztartuz aukeratu genuen. Batetik, herrialde ezberdinak ezagutuz eta, bestetik, kanpotik etorritako lagun eta senideak euskara ikasteko egindako lana ikusiaz.

Munduari bira txiki bat eman zioten Joxemari (euskaldunak) eta Maria Manuela de Todos Los Santos (mexikarra) pertsonaia aurkezleak.

Euskal Herrian herrian hasi zen bidaia, txalapartarekin, eta txistua jotzearekin batera euskal dantza batekin.

Euskal Herritik, hegazkina hartu eta Alaskara joan ziren, bertan inuitak hartz polar eta guzti dantza inuita egin zuten. (haur hezkuntza 3,4 eta 5 urteko ikasleak).

Alaskatik, hegazkina hartu eta Japonera. Kioko ikastolako ama den japoniarrak hitz batzuk egin zituen japonieraz eta euskaraz. Ondoren 1.mailako ikasleak japoniarrez jantzirik dantza japoniarra egin zuten.

Japonetik Afrikara. Musa izeneko senegalesak bere hizkuntzan eta euskaraz hitz batzuk egin eta 2.mailako ikasleek dantza afrikarra egin zuten afrikarrez jantzirik.

Afrikatik Mexikora. Adrian izeneko mexikarrak bere hizkuntzan eta euskaraz hitz batzuk egin eta 3.mailako ikasleek “Jarabe Tapatío” izeneko dantza mexikarra egin zuten mexikarrez jantzirik.

Mexikotik Eskoziara, 4.mailako ikasleek eskoziarrez jantzirik dantza eskoziarra egin zuten.

Eskoziatik Kubara. Jamel izeneko kubatarrak bere hizkuntza eta euskaraz egin zituen hitz batzuk eta 5.mailako ikasleek runba kubatar dantza egin zuten runberoz jantzita.

Bidaia bukatzeko Kubatik Indiara. Varum izeneko indiarrak, ikastolako ikasle ohia dena, hitz batzuk egin zituen ere eta 6.mailako ikasleek induez jantzita egin zuten bolliwood dantza.

Festa honekin aukera paregabea izan genuen ikasle, irakasle zein gurasook beste herrialde batzuk ezagutzeko; baita kanpotik etorritakoak zeinen esfortzu handia egiten duten euskara ikasteko ikusteko ere.

IKT loturak