Familia preziatua:
 
Jakingo duzuenez, zuen semeak edo alabak “Kerik gabeko gelak” programan parte hartuko du ikasturte honetan. Programa horren helburua neska-mutilek ez erretzea edo droga hori kontsumitzen hasteko adina atzeratzea da, eta, hori lortzeko, zuen laguntza eta irakasleena nahitaezkoa dugu. Esperientzia hau gelako ikaskide guztiek, baita tutoreak ere, ez erretzeko konpromisoa hartzean oinarritzen da, eta, aldi berean, eskolan edo etxean, zuekin, hainbat hezkuntza-jarduera egingo dituzte, tabakoaren industriaren merkataritza estrategiaren aurrean jarrera kritikoa sendotzeko, estrategia horren xede baitira gazteak.
 
Pertsona helduak zaretela kontuan hartuta, tabakoari buruzko ideia landua izango duzue, eta tabakoaren kontsumoaren aurrean jarrera jakin bat hartuko. Beharbada erre egingo duzue, edo ez, edo beharbada lehen erretzaileak zineten eta utzi egin zenuten, edo oraindik erretzen jarraituko duzue agian. Dena den, ondo dakizue droga legal honek mendetasun handia sortzen duela, eta bizimodua eta osasun-egoera aldatzera iristen den ohitura bat uzteak ahalegin handia eskatzen duela. Horregatik, ez erretzeko konpromisoari eusten laguntzeko eskatzen dizuegu.
 
Zientziak argi erakutsi du zuek zaretela ikasleen erreferentzia nagusia, irakasleekin batera, eta familiako jarreran erakusten duzuen eredua funtsezkoa dela ikasleek hartu behar dituzten erabakietan eta etorkizunean osasunaren esparruan izango dituzten jokabideetan. Horrez gain, droga legalekin (tabakoa eta alkohola) dituzten lehenengo harreman horiek bakarka, familian nahiz lagun taldean ondo kudeatzea funtsezkoa izango da etorkizun hurbilean aurkituko dituzten legez kanpoko beste droga batzuen aurrean (cannabisa, kokaina...) irizpide egokiak erabiliz erantzuten jakin dezaten.
 
Bestalde, kontuan izan behar da ke-giroak, hots, “bigarren eskuko kea” edo “tabakismo pasiboa” deritzonak, osasunerako duen eragin negatiboa ere, erretzen ez duten pertsonei eragiten baitie, eta, bereziki, pertsona gaixoei, gazteei eta haurdun dauden emakumeei. Horregatik, zuen familia kerik gabeko eremuetan bizitzeko gonbita egiten dizuegu: etxean, autoan, etab. Erretzen ez baduzue, horrela jarraitzera eta zuen semeari edo alabari kontsumo horretan ez hasteak duen garrantzia ikusaraztera animatzen zaituztegu. Eta erretzen baduzue, berriz, erretzeari uzteko gonbita egiten dizuegu. Zuen osasun-etxean helburu hori lortzen lagunduko dizuete.
 
Eskerrik asko zuen laguntzarengatik.
 
Agur bero bat.
 
 
Estimada familia:
 
Como sabéis, vuestro hijo o hija va a participar durante este curso en el programa “Clases sin humo”. La finalidad de este programa es evitar que fumen o retrasar la edad de inicio en esta droga y para lograrlo, es imprescindible vuestro apoyo, al igual que el del profesorado. Esta experiencia se basa en que toda la clase, junto con el tutor o tutora, se comprometan a no fumar, a la vez que realizan diversas actividades educativas en el aula o en casa con vosotros y vosotras, fortaleciendo una actitud crítica ante la estrategia comercial de los intereses de la industria del tabaco, de la que son objetivo las personas jóvenes.
 
Como personas adultas tendréis una idea elaborada sobre el tabaco y os habréis posicionado ante su consumo. Puede que fuméis o no, que lo hayáis hecho y lo hayádejado, o que continuéis haciéndolo. En cualquier caso, sabéis que esta droga legal es una de las sustancias más adictivas que existen y el esfuerzo que supone dejar un hábito que llega a modificar el estilo de vida y el estado de salud. Por este motivo, os pedimos que les animéis en su compromiso de mantenerse sin fumar. La evidencia científica indica que, junto con el profesorado, sois sus principales referentes y que el modelo que ejercéis con vuestros comportamientos familiares es fundamental en las decisiones que han de tomar y en sus futuros comportamientos de salud. Además, la buena gestión de estos primeros contactos con las drogas legales (tabaco y alcohol), tanto individual como en la familia o en el grupo de amigos y amigas, les facilitarán los recursos necesarios para responder con criterio a otras drogas ilegales (cannabis, cocaína...) con las que se pueden encontrar en un futuro inmediato.
 
También hay que tener en cuenta la influencia negativa para la salud que tienen los ambientes con humo, el llamado “humo de segunda mano” o “tabaquismo pasivo”, que afecta a las personas no fumadoras y especialmente a personas enfermas, jóvenes y mujeres embarazadas. Por ello, os invitamos a que vuestra familia habite en espacios sin humo: en casa, en el coche, etc.
 
Finalmente, si no fumáis os animamos a continuar así y a que transmitáis a vuestro hijo o hija la importancia de no iniciarse en su consumo. Si fumáis, os animamos a que lo dejéis. En vuestro centro de salud os pueden ayudar a conseguirlo.

IKT loturak