Joan den astelehenean, Ikastolan bildutako hemeretzi esku-telefonoak Alboan GKEaren bulegora eraman genituen, Kongoko Errepublika Demokratikoko meatzarien eta haien familien alde diharduten erakundeei laguntzeko. Badakizuenez, duela aste batzuk esku-telefono zaharrak zein hondatuak jasotzeko kanpainaren berri eman genizuen eta, bitarte hartan, zuen laguntzari esker, 19 mugikor eta bi kargadore iritsi zaizkigu. 
 
Horretan segitzeko asmoa dugunez, gogoratu nola lagun dezakezuen: behar ez duzuen mugikorren bat baldin badaukazue (hautsita edo pantaila printzatuta badago ere, berdin du), utz ezazue Txoko Berdeko kutxan —DBHko eraikinean, Ikasketa buruaren bulegoaren ondoan— eta geuk jarriko dugu Alboan GKEko partaideen esku.
 
Hurrengo puntuak kontuan har itzazue:
  • Hona ekarri aurretik, datuak ezabatu behar dituzue (kontaktuak, argazkiak, musika, bideoak, egutegikoak, instalatu zaizkion joko eta aplikazioak...): hartarako, Resetfuntzioa erabil ezazue.

  • SIM txartela kendu behar zaie, baina bateria ekar daiteke, ordea.

  • Babesteko zorroa ez da beharrezkoa. 

 
Informazio gehiago nahi izanez gero:
 
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
 
www.gatazkarikgabekoteknologia.org
 
www.tecnologialibredeconflicto.org
 
Besterik gabe, eskerrak aurrez aldetik emanez eta elkarrekin jende askoren eta askoren bizimodua hobetuko dugulakoan, adeitasun osoz,
 
                                                                                                                                                                                            Agenda 21 taldea
 
 
Entregados a la ONG Alboan los primeros 19 móviles recogidos en la Ikastola
 
El pasado lunes, entregamos en la sede de la ONGAlboan los primeros 19 teléfonos móviles recogidos en la Ikastola, con el objetivo de colaborar con diversas organizaciones que ayudan a los mineros de la República Democrática del Congo y a sus familias. Como recordaréis, hace unas semanas os dimos a conocer la campaña de recogida de teléfonos móviles viejos o estropeados: entre tanto, gracias a vosotros, hemos recogido 19 móviles y dos cargadores.
 
Como tenemos intención de continuar, recordad cómo podéis ayudar: si tenéis algún móvil que no necesitéis (no importa que esté roto o que la pantalla esté rayada), depositadlo en la caja del Txoko Berdea —en el edificio de ESO, al lado del despacho del Jefe de estudios— y nosotros nos encargaremos de hacerlos llegar a la ONGAlboan.
 
Tened en cuenta lo siguiente:
  • Antes de traerlos, hay que borrar los datos(contactos, fotos, música, vídeos, calendarios, cualquier juego y aplicación que se haya instalado...): para ello, utilizad la función de Reset.
  • Hay que retirar la tarjeta SIM; sin embargo, podéis traer la batería.

  • No es necesaria la funda de protección. 


Para más información:
 
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
 
www.gatazkarikgabekoteknologia.org
 
www.tecnologialibredeconflicto.org
 
Sin más por el momento, dándoos las gracias por anticipado y esperando que juntos mejoraremos las vidas de muchos, atentamente,
 
El grupo Agenda 21

IKT loturak