DBH4 Foru Aldundian

 

Lehengo asteazkenean, ekainak 6, DBH 4. mailako ikasleek irteera egin zuten Foru Aldundira. Erakundea hobeto ezagutzeko helburuarekin joan ziren eta zein kudeaketa egiten diren jakin zuten. Asko ikasi zuten!!

3D inprimagailua ikastolan Iñaki Leizaolaren eskutik

Ekainaren 14an ikastolan Tabakalerako Hirikilabsen aritzen den eginzale baten bisita jaso dugu, Iñaki Leizaola hain zuzen. Iñakik,  berak sortutako 3D inprimagailuak ekarri dizkigu ikastolara eta elektronika, diseinua eta robotikaren munduaz gozatzeko aukera esakini digu.
Mila esker Iñaki!​
 
Egun horretako argazkiak ikusteko hemen klik egin.

Herrerako jaiak

Herrerako jaiak hastear ditugu, ostegunean hasiko dira eta astebukaera osoan zehar ekintza ezberdinak antolatu dira. Hona hemen egitaraua. Gure ikastolako Kerman Etxenikek irabazi zuen marrazki lehiaketa eta egitarauan jarri dute.

 

LH- Super-T txapelketa

Martxan da aurten ere LHn Super-T txapelketa. Kalkulu mental azkarra egiteko jolasa da, gure ikasleek eragiketa mordoa azkar eta zuzen egin behar dituzte txapelketako fase guztietan. Zein izango ote da aurtengo txapelduna?

 
 
 
 

SOS Afrika

Maiatzaren 23 arte ikastolan arropa eta zapatak bilduko ditugu Afrikara bidaltzeko. Zuk ere lagundu dezakezu.

Poltsak idazkaritza ondoan biltzen ari gara jada.

Agenda 21: Udal Foroa

 
Urtero legez, gure ikasleak, Donostiako gainerako eskoletako ikasleekin batera, udaletxean izan dira eta urtean zehar egindako lana alkate eta zinegotziei aurkeztu diete. DBH 1. mailako Hodei Elola izan da ikastolako irakurle ordezkaria eta Ane Rebelo, Sara Beitia eta Asier Bonek bertso ederra abestu dute. Horrez gain, kultura aniztasunaren inguruko eskaerak plazaratu dituzte eta Eneko Goia, Duñike Agirrezabalaga eta Ane Oyarbideren erantzunak jaso.
 
Agenda 21: Foro Municipal
 
Nuestros alumnos han acudido al foro municipal de la Agenda 21 que se celebra todos los años en el ayuntamiento de Donostia. Allí han presentado al alcalde y concejales el trabajo realizado durante el curso sobre la diversidad cultural. Hodei Elola, alumno de 1º de ESO, ha sido nuestro delegado, y Ane Rebelo, Sara Beitia y Asier Bon han cantado un bonito "bertso". Por otro lado, han realizado diversas peticiones dirigidas al consistorio, recibiendo respuesta del alcalde Eneko Goia y las concejalas Duñike Agirrezabalaga y Ane Oyarbide.
 

Zer da "Eusko Labela"?

 
DBH 2.mailako ikasleak, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen HAZI fundazioaren eskutik, Eusko Labela zer den eta zigilu hori duten produktuak ezagutu dituzte. Batetik, Tolosako Babarrunaren elkartean egon ziren eta bertako prozesu eta makinak ikusi. Bestetik, Idiazabalgo Gazta jatorri izendapena duen Aranburu baserrian izan ziren. Bertan, Olatz Aranburu arduradunak gazta nola egiten duten erakutsi zien eta lau gazta mota probatzeko beta izan zuten. Azkenik, Legazpian, Euskal Okela zigilua duten behiak eta haien ukuiluak bisitatu zituzten.
 
¿Qué es el "Eusko Label"?
 
Los alumnos de 2º de ESO han conocido lo que es la marca Eusko Label y varios productos asociados a ella. Por un lado, estuvieron en la Sociedad de la Alubia de Tolosa, donde vieron las máquinas y procesos que allí se llevan a cabo. Por otro lado, visitaron el caserío Aranburu en Idiazabal, donde aprendieron de mano de su responsable Olatz Aranburu cómo se hace el queso con denominación "Idiazabalgo Gazta" y cataron cuatro tipos de queso. Por último, estuvieron en Legazpia visitando las cuadras que dan cobijo a vacas de la denominación "Euskal Okela". 

Yoga ikastolan

Gaur egungo bizimoduak, etxean bizi diren tentsioak edo ikastolan umeen artean ematen diren harremanak haur askori estresa dakarkio. Alde batetik gaizki erreakzionatzera daramatza eta bestetik, kontzentratzeko eta ikasteko zailtasunak izaten dituzte.
Yogak, jolasaren bitartez, haurra, fisikoki eta mentalki orekatzen eta besteekin harreman ona sortzen laguntzen du.
Ekintza urritik maiatzera burutuko da.
 
El estilo de vida actual, las tensiones que se viven en casa o las relaciones entre los niños en la ikastola les trae a muchos niños situaciones de estrés. Por un lado les lleva a reacionar de manera inadecuada, y por otro crean dificultades a la hora de concentrase y estudiar.
El yoga, mediante el juego, ayuda a equilibrar física y mentalmente al niño y a relacionarse de mejor manera.
La actividad se realizará de octubre a mayo.

 

 

 

Galdutako arropa, non dago?

Orain arte LHko pasiloan biltzen ziren galdutako arropak, aurrerantzean portxean topatuko dituzue propio horretarako egokitu den txokoan. Baietz bertan topatu bila ari zinen hori?

LH3 Haizearen orrazian

 

LH3.mailan Haizearen gaia landu dugu apirilean eta gaiarekin amaitzeko irteera egin genuen Haizearen Orrazia ikustera. Txillidak egindako eskultura gelan landu dugu, plastikan ere eskultura hauek imitatuz egindako arte-lanak egin ditugu, beraz, gaiari amaiera bikaina emateko asmoz eskulturak parez-pare ikusi eta gozatzeko aukera paregabea izan zen.

 

Batzar nagusia

Maiatzaren 3an Batzar Nagusia izan zen. Bertan aurrekontuak onartu ziren, besteak beste.

Liburuaren eguna ospatzen

Liburuaren eguna ospatzeko hainbat jarduera burutu ziren Herri Ametsa ikastolan.
Ipuinak eta liburuak geure egunerokoan txertatuta ditugu baina aukera polita izan zen eguna bereziki ospatu eta goraipatzeko.
Besteak beste, ipuin kontalaria, munduko ipuinen irakurketak, irakurle trebeak hasiberriei ipuin irakurketa partekatuak, liburu ezagunen pasarteen irakurketak... 
Liburu bat, lagun bat.

Agenda 21: Eskolen arteko foroak

 
Apirilaren 18 eta 19an, Herri Ametsa Ikastolako Agenda21eko LH eta DBHko ordezkariak Cristina-Enean bildu dira ikasturtean zehar kultura aniztasunaren inguruan hartutako konpromisoak eta udalari egindako eskaerak aurkezteko. Informazio gehiago gure blogean!
 
 
Agenda 21: Foros escolares
El 18 y 19 de abril, los delegados de la Agenda 21 de primaria y secundaria de la Ikastola han acudido a los Foros organizados en Cristina Enea. Allí han presentado los compromisos sobre diversidad cultural adquiridos durante el curso y las peticiones dirigidas al ayundamiento. ¡Más información en nuestro blog! 

DBH Artea eta Giza eskubideak saria ere, gure artean!

DBH3.mailako ikasleak Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen XIV.ekitaldian sarituak izan dira! Astrid Arrese-Igor eta Oihana Zorzanoren “Eskuak gora denen alde” eta Naroa Garcia, Paula Elorza eta Lander Gonzalezen “Nahiz eta desberdinak izan, berdinak gara” margolanek publikoaren saria eta epaimahaiaren sari nagusia irabazi dute! 

 

Lan guztiak ikusgai egongo dira Victoria Eugenia Antzokiko erakusketa aretoan Okendo plazan apirilaren 16tik 29ra. 

 

ZORIONAK eta MILA ESKER parte hartzaileei!! 

DBH1 Emaús egoitzan

 
 
DBHko gure ikasle gazteenak EMAÚS gizarte fundazioak Mundaiz Bidean daukan egoitzan izan dira. Joan den urrian ireki zuten eraikina bisitatu eta bertan ingurumenaren, hezkuntzaren eta gizarteratzearen alde egiten duten lanaren berri izan dute. 
 
Alumnos de 1º de ESO en la sede de EMAÚS
 
Nuestros alumnos más jóvenes de la ESO han visitado la sede que tiene la fundación social EMAÚS en Camino de Mundaiz 6. Han visitado el centro que se inauguró en octubre y han podido informarse sobre el trabajo que allí se realiza en torno al medio ambiente, la educación y la inclusión.

IKT loturak